Nor gara

Azterlanak.doK Eusko Legebiltzarreko Azterlanen zuzendaritzak argitaratzen duen hedabide digitala da, webguneko Dokumentazio atariaren osagarri.

Azterlanen zuzendaritzaren egitekoa Legebiltzarreko organoei eta kideei laguntza dokumental eta zientifikoa ematea da, legebiltzarkideek beren lana egiteko behar duten informazio jaso dezaten. Horretarako zenbait arlo teknikotan antolatzen da, zeinek osatzen duten Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio zentroa.

Komunikazio-bide berri honen bitartez, informazioa modu errazago eta erakargarri batez helarazi nahi dizuegu.  Bloga, berez, legebiltzarreko erabiltzaileen komunitateari (legebiltzarkideei eta ganberako langileei) dago zuzenduta bereziki, baina hiritarrek ere badu erabiltzea.

Zer aurkituko duzu bertan ?
 
Gai eta era askotako edukiak, Azterlanen teknikoek sortua edo aukeratu
a.
  • Nobedade, baliabide eta eduki aipagarrien aukeraketa.
  • Azterlanen zuzendaritzako zerbitzuen eta baliabideen inguruko argibideak: liburutegiko bildumak, dokumentazio-lanak eta buletinak, datu-baseak eta baliabide digitalak.
  • Legebiltzarrak antolatzen dituen ikastaroen edukietarako eta argitalpenetarako sarbidea.
  • Ikas-pilulak atalean, aholku praktikoak baliabide berriak, funtzionalitate lagungarriak eta tresnak erabiltzeko

Azterlanak.doK egiten dugunok komunikazio-bide berri honen bitartez informazioa modu errazago eta erakargarriago helarazi nahi dizuegu. Ea asmatzen dugun!